XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURA LEIKEZANETAN ERAZ JARDUN ETA ITZ EGIN BEAR DALA.

1. JESUKRISTO'k,- Ene seme, gauza guztietan onantxe esan egizu: Jauna, zuri atsegin ba-yatzu, au onantxe egin bedi.

2. Jauna, au zure dedurako ba'litz, zure izenean egin bedi.

3. Jauna, niri egoki ta onuragari yatala ba-deritxazu ta ikusten ba-dozu, au zure aintzarako erabiltea emon egidazu.

4. Baña niretzat kaltegarri ta nire gaizkakunderako (salbaziñorako) eztala ona ezagutzen ba-dozu, kendu egidazu gurari au.

5. Edozein gurari ezta Goteunagandik (Espiritu Santua) etorria, gizonari zuzena ta ona dala ba-dirudie be.

6. Au edo a gura izatera gogo onak ala gaiztoak, ala zure eritxiak zaroazan zuzen ebaztea zailla da.